LITERATURA

Juan Kruz Igerabidek “Labur txintan” plazaratu du

Aforismoz beteriko lanarekin etorri da Juan Kruz Igerabide okasio honetan, eta Pamiela argitaletxeak argitaratu du Labur txintan.

Labur txintan aforismo-liburua 12 koaderno laburrez osatua dago: Giza-legearen koaderno ausazkoa, Educatio non petita, Post mortem kaiera, Norabideen psikokaiera, Arte-koaderno minimoa, Poetika minimoa, Zizipazaren koadernoa, Gezurra apainduz, Zer-nolakoaren koadernoa, Jainkotiar komediaren koadernoa, Umorez gerotik gerora eta Landareen patxada.

Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Duela zenbait urte hasi zen aforismoak argitaratzen: Sarean leiho (Alberdania, 1994), Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1998), (Alberdania, 2004).

Poesia, eta haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat.

“Ez dago gaitz absuluturik, Canetti. Aski eta sobera dugu erlatiboa” dio autoreak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button