IKUS-ENTZUN

Egungo krisi ekonomikoa ardatz duen “Inside Job” FAS zineklubean

Charles Fergusonek zuzenduriko Inside Job (2010) film ezaguna proiektatuko du gaur 19:45ean Bilboko FAS zineklubak Indautxuko El Carmen aretoan. Dokumentalak 2008. urteko munduko ekonomi krisia jorratzen du zorrotz.

Egun bizi dugun krisi ekonomiko globalaren jatorria aztertzen du dokumentalak. Krisi horren ondorioz, 2008. urtean milioika lagunek euren etxeak eta lanbideak galdu zituzten, eta kolokan jarri zuen herrialde garatu guztien ekonomien egonkortasuna.

Ikerketa zabal baten eta finantza, politika eta kazetariei eginiko elkarrizketen bidez, filmak zintzotasunik gabeko enpresarien gorakada eta politikaren eta hezkuntzaren zatarkeria erakusten ditu.

Horretaz gainera, filmak Wall Streeteko gobernu baten historia sumingarria erakusten du eta azaltzen du nola finantza krisi berri hau bankariek, politikariek, agentziek, burokratek eta unibertsitate irakasleek sortu duten. Guztia banketxe kontuen onurarako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button