ESZENA

Sorkuntza eszenikoan hiru proposamen La Fundicion aretoaren eskutik, abenduan

La Fundicion Aretoak abendurako programazio ederra ondu du urtea antzerki eta dantzaz agurtzeko.

Dantzaldiaren egitarauak, hartara, urteari amaiera emateko, abenduaren 6an eta 7an, 20:00etan, Aneckxander, gorputzaren autobiografia tragiko bat  dantza kontzeptualeko proposamena dakar.
Alexander Vantournhaut eta  Bauke Lievens antzerkigile, koreografo, performance eta  sortzaileen lana da,  Alexander Vantournhout-en beharrizan batetik sortutako ideiatik abiatutakoa: bere gorputzarekin duen harremana berrikustea eta ikuspegi sozial “erredukzionistari” buruzko gogoeta egiteko beharretik sortutakoa. Halaber, esandako ikuspegi sozialak beren ezaugarri fisiko  zaurgarrienekin eta deigarrienekin konparatzen ditu.

Horretarako, bere biluztasuna erakusten dio publikoari, eta harekin batera, objektu gutxi batzuk  lagunduko diote agertokian. Hala, “koreografia akrobatikoa da, eta biluztasunean egiten den mugimendua, bihurrikatze eta muturreko posizioetara eramaten du gorputza, jarrera arraro eta oldarkorrak hartuz”.

Dantzaldiaren bigarren proposamena, Dance Generation, Taiat Dans konpainiaren eskutik, komunitate-dantza proiektu bat da: denentzako dantza. Tailerra, abenduaren 9, 10 eta 11an, 16:00etatik 19:30etara garatuko da.  Esperientzia koreografiko honek kontu pare bat auzitan jartzea proposatzen du: gorputzak denboran zehar izaten duen bilakaera, eta norbanakoak itxuraz, adinaz eta interesez banatzeko gure gizarteak duen joera.  Dance Generation proiektuak  sortzaileen arteko topaketa bat proposatzen du, eta parte-hartzaileek,  Dansako Meritxell Barberà eta Inma García koreografoekin lan egingo dute.

Eta hirugarren proposamena, Carmen Werner zuzendari artistikoaren aginduetara, Provisional Danza eta Nómada konpainiak elkarkidetzan sortutako lan berriaren estreinaldia:  Una vez más.  Bertan, Carmen Werner eta Roberto Torres koreografo eta dantza munduko bi artista handik euren  interpretazioak bateratuko dituzte. “Elkarketa baten ondorioz etorriko dena beti da enigma bat”, azaltzen dute. “Baina ekintza eta keinuen konplizitatea, eta desioen errepikapen eder bat izan ohi dugu emaitza”, gaineratzen dute artistek. “Batzuetan, gizonak erabaki eta emakumeak eraso egiten du” … baina gutxienekoetan izaten da;  kasu horietan agertzen da manipulazioa, eta elkarbizitzaren emaitza plazer hutsa da, beste behin ere”.  Ikuskizuna, abenduaren 14an, 20:00etan, eta 15ean, 19:00etan eskainiko da.

Informazio osoa duzue, La Fundición aretoaren atari digitalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu