LITERATURA

“Oihangintzako eskuliburua” poemarioa kalean da

Atzo, Donostiako Udal Liburutegian Ramón Andrésen Oihangintzako eskuliburua (Pamiela) izeneko poemarioa aurkeztu zen. Orain bere poesia euskaraz dugu Castillo Suarez idazleak itzulpen lanak egin dituelako.

Egilea, saiakera egilea, poeta eta musikaren ikastuna da. 2015ean Vianako Printzea Kulturaren Saria eman zioten, eta 2018an akademiko sartu zen Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordin. 2022an 72-22 Iruñeko Nazioarteko Topaketak programatu eta zuzendu zituen, eta 2023an Real Academia de Bellas Artes de San Fernandoko akademiko izendatu zuten. 2020an Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen Los árboles que nos quedan (Hiperión, 2020) poema-liburuagatik.

 

AZKENEKO ZUHAITZAK

Hauek dira geratzen zaizkigun zuhaitzak:
oraindik erdietsi ez ditugunak. Haien soilguneetan erabakitzen da
zein itzal egin gutako bakoitzarengan.
Beren modura, gorakako ahotsa dute,
aho inguruan eskuak turuta gisara jartzen dituenak
egiten duen bezala
bere ahotsa zeru-goietan entzun dadin
eta norbaitek hemen gaudenak zaindu gaitzan. Azkenduak.
Zuhaitz orok hildako bat babesten du eta izerdian
mantentzen du, bere egiten du eta babesean hartzen, zuhaitz-azalezko
eta orbelezko zoru bat ematen dio.
Bizi izan zirenengan atera daitezke onik basoak,
esan nahi baita, haiei buruz gordetzen dugun oroitzapenean.
Basoak defendatzen dituenak etxea edukiko du pagoaren kolorean.
Zuhaitz batzuek lurraren aurrekoak dirudite, haritzak
eta haginak baino lehenagokoak, esate baterako,
mundua sortu nahi baina ezin izan zuen esku galdu eta hilkor batean
sustraituta baitaude.
Entzun iezaiezue beren adarretan; ohartarazten digute, aholku ematen.
Atsedenaren fruitu guztiak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button