ARTEA

Ana D Matos artistaren instalazioa, Iruñean

Iruñeko La Ciudadelako Labean Ana DMatos artistaren SVMMIS DESIDERANTES AFFECTIBVS instalazioa dago ikusgai; erakusketa Festival Miradas de Mujeres ekimenaren baitan dago. Metodologia esperimentalaren bidez, eta orientazio antropologiko argi batekin, emakumearen irudi zehatz bat gauzatu du artistak.

Obrak 1484. urteko Papa Inocencio VIII.aren bulda bat aipatzen du; bulda horren bidez, Inkisizioak hainbat pertsona epaitu zituen sorginkeriagatik. Hala, jazarpen hori sufritu zuten emakumezkoen irudia islatzen du lanak.

Obraren alde fisikoa, berriz, lau metroko luzerako esku bat da, plastikozkoa, zeina sabaiaren erdian dagoen zintzilikatuta. Egitura horren gainean, garren irudiek proiektatzen dira; irudi horiek forma fantasmagorikoak iradokitzen dituzte.

Irudiok, biolin hotsekin daude hornituta; Luciano Berio konpositorearen Sequenza VIII obrakoak, hain zuzen ere. Soinuok Jenny Lippl biolinista austriarrak moldatu ditu propio instalaziorako. Erakusketa, finean, emakume-biktimei egindako omenaldia da: Erdi Arotik gaur arte, intolerantziaren biktimak izan diren emakumeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button