ESZENA

“Soka, euskal dantzaren urratsetan” erakusketa, Gasteizen

Oihaneder Euskararen Etxeak EKE-Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa abiarazi du  Gasteizen. Gaur arratsaldeko 20:00etan inauguratuko da eta martxoaren 3ra arte egongo da ikusgai.

Soka, Euskal dantzaren urratsetan erakusketa Ipar Euskal Herriko EKE-Euskal Kultur Erakundeak duela hiru urte Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostia 2016 Fundazioaren laguntzarekin ekoiztutako erakusketa da.
Lau hizkuntzatan aurkezten da (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa), eta 400 argazkitik gora biltzen ditu; Euskadiko Filmategiko altxor batzuk ikusi ahal dira, esaterako, Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran harrapatutako bost argazki, bai eta New Yorkeko International Center of Photography zentroak utzitako balio handiko dokumentu eta beste artxibo arraro batzuk ere.
Aberastasun guztia jendearen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak ere erabili dira.

Erakusketaren testuinguruan bi ekintza osagarri antolatu dira. Otsailaren 6an, Oier Araolaza dantzari eta antropologoak erakusketaren bisita gidatua egingo du. Eta otsailaren 22an, berriz bueltatuko da, Gari Otamendirekin batera Korrotik pikutara: Euskal dantzaren historia bat izenburuko hitzaldi dantzatua eskaintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button