ESZENA

Bilboko Nazioarteko XXXI. Txotxongilo Jaialdia

Gaur goizean, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, XXXI. Txotxongilo Jaialdia aurkeztu da, bere zuzendaria den Concha de la Casaren eskutik. Berarekin batera, Bilboko Udalean Kultur Saileko Zuzendariordea den Justo Ezenarro ere izan da, azaroaren 19tik aurrera garatuko den programazioaren gaineko zertzeladak ematen.

Txotxongiloaren mundu osoa bilduko duen ekimen honen edizio hau azaroaren 19an hasi eta 25era arte luzatuko da, eta bertoko zein kanpoko partaidetzarekin abiatuko da. Hala, Hilos Mágicos (Kolonbia), La Machina Teatro (Kantabria), Títerecuento (Kuba), La Cartelera (Mexiko), Kolore Bitxia Teatro (Euskadi), Merçé Gost (Katalunia), A la Sombrita (Andaluzia), S.O.S. Titelles (Katalunia), Teatro 4 Elementos (Kanariar Irlak) eta Bence Sarkadi (Hungria) izango dira bere lanak ekarriko dituzten talde preziatuak.

“Ezinbesteko erreferente bilakatu da jaialdi hau Bilboko agendan eta zailtasunak zailtasun, hemen dago berriz”, esan du Justo Ezenarrok. Horren kariaz ere, sarreren prezioak beheratu dituztela aipatu du, horrela ikastetxeetako gaztetxoak etorri ahalko dira ikuskizun magikoak ikustera.

Aurtengo jaialdiak denetarik izango du. Bilboko Campos Eliseos Antzokian ikusiko diren obrez aparte, film proiekzioak, liburuen aurkezpenak, erakusketak, tailerrak eta bestelako kontuak aurreikusi dira.

Aipatzekoa da Europar Txotxongilo-egile Gazteen Jaialdia, non Sokratis Pappas eta Afroditi Georgiou grekoak ageriko diren, Cristina Robledillo kataluniarrarekin batera, eta honekin batera Emakumezkoen Foroa, non emakume idazle, teatrogile, eszenografo, eskultore, zuzendari, musikari eta abar biltzen diren ideiak adosteko, eta arlo honetan emakumeok egiten duten lana balioesteko.

Aurtengo Mariona Masgrau XI. saria Giuseppina Cazzaniga-ri emango zaio. Emakume hau txotxongilolaria da, eta urte asko eman ditu arte honekin lotuta.

Indiako txotongiloak eta Titirinante proiektuaren erakusketez, honezkero gozatu ahal den arren, gogoratu XXXI. Txotxongilo Jaialdia azaroaren 19an hasiko dela.

Informazio guztia hemen ere begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button