LITERATURA

Saizarbitoriak hasi du “Hamaika pauso”-ren irakurketa jarraitua

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Klasikoen IV. Irakurraldia ekimenaren baitan, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso liburua irakurtzen hasi dira gaur 20.00etan Bilboko Arriaga Antzokian. Irakurraldia 08:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da, eta Ramon Saizarbitoriak berak irakurri ditu eleberriaren lehen lerroak, irakurraldiari hasiera emanez.

Idazlearen ostean, 12 orduz jarraian, beste 400 pertsona inguru pasatuko dira zatitxoren bat irakurtzeko, eta ohikoa denez, horien artean euskal kultura, kirol, ekonomia edo politika arloetako pertsonak izango dira. Mundu osoko 15 euskal etxek ere parte hartuko dute irakurraldi honetan. Haien irakurraldiak bideoan grabatu dira aurretiaz eta antzoki barruan nahiz kanpoan horretarako jarritako pantailetan ikusi ahal izango dira, zuzeneko irakurraldiekin tartekatuta.

Aurtengoa, laugarren edizioa da eta abagune honetarako, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso aukeratu da ozenki irakurtzeko, aurreko urteotan Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca eta Miranderen Haur Besoetakoa lanekin egin den bezala.

Ikusi zuzenean ‘Hamaika pauso’ eleberriaren irakurraldi jarraitua

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button