ESZENA

“Txapelduna” ikuskizuna, Organik eta Kepa Junkeraren eskutik, Sopelan

Apirilaren 17an, 20:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, Organik dantza taldeak Txapelduna ikuskizuna eskainiko du. Proiektu hau gauzatzeko El Pont Flotant konpainia valentziarraren eta Kepa Junkera musikariaren kolaborazioa izan du.

Zer esan nahi du txapeldun bat izateak? Zergatik irabazi beti? Txapelduna ikuskizunean irabazle baten bizipenak ikusi ahal izango dituzue. Obraren harian ez dira bakarrik kontatzen arrakastari lotutako sentimenduak, izan ere, bakardadea, presioa, beldurra eta ahultasuna ere bertan agertzen dira.

Mugimendua oinarri izanda, musika, testu apropos eta umorea barne, berritasuna eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna da honakoa. Lan honetan, txapeldun izateaz hausnartuko du dantzariak, izan ere,  kirolarekin lotzen da beti figura hori, nahiz eta horrela ez den beti. Obra honetan, kirolei egiten zaie erreferentzia  eta hala, aizkora, arrauna, sega, futbola, atletismoa, eta abarretik pasatuz, kirolezko bidaian arituko da dantzaria.

Eneko Balerdi dantzariak, Kepa Junkeraren musikaz lagunduta, txapeldunaren irudia lantzen du dantzaren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button