LITERATURA

Juan Zelaia XIII. Saiakera saria abian da

Pamiela argitaletxeak Juan Zelaia Saiakera sariaren XIII. edizioa abiatu du, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin, edozein gairen gaineko saiakerak edota iritzi lanak hedatu eta bultzatzeko asmoz.
Aurkeztuko diren lanek gehienez 75 orrialde beharko dute izan eta bost kopia bili beharko dira, eta horiekin batera testu osoa CD batean.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira 2013ko irailaren 30a baino lehen: Pamiela Etxea Ç(Juan Zelaia Etxea). Agustindarren industrialdea/Soltatxe. G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea.

Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik eramanen. Aparteko gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa edota e-maila daramatzan oharra sartuko da,

Hautaturiko lanak 9.000 euro jasoko ditu eta lan irabazle hori 2013/14ko neguan jakinaraziko dute zein den.

Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button