ESZENA

Lorca, Dalí eta Buñuel berpizturik

2017an estreinatu zen Pabellon 6 aretoan Lorca, Dalí y Buñuel-Los Aborígenes izeneko lana, bertako Gazte Konpainiaren bigarren proiektua zena. Orain, maiatzaren 23ra bitartean berriz ikusteko parada egongo da. Antzezlana Felipe Lozak zuzendu du, Federico Garcia Lorcaren testu ezberdinen collage-a bat eginez, “bere bizitza kontatzeko asmoarekin”.

Konpainiaren bigarren promozioa zenak “genero eta erritmo ezberdinez osatutako amalgama bat aurkeztuko du, non Felipe Loza zuzendariaren dramagintzak, Federico Garcia Lorcaren askotariko lanen bizitasunean oinarrituta, aurreko mendeko hogeigarren eta hogeita hamargarren hamarkadan zehar autorearen bilakaera irudikatzen duen”.

Lorcaren lan guztietako pasarteez jositako testuaren bidez, Mariana Pineda-tik El público-ra, eta Poeta en Nueva York-etik pasatuz, bere bizitzako gakoak ezagutzeko parada egongo da. “Nola borrokatu zen bere klaseko moral tradizionalaren kontra bere homosexualitatea aldarrikatzeko? Nola kontrajarri zuen burgesia aberats gisa zuen patu bidegabekeria sozialaz jabetu eta errepublikaren aldeko aktibista soziala bihurtzeko, herriaren poeta?” honako galderan airean izango dira.

Antzezle-zerrenda Maria Cerezuela, Grace Doniz, Unai Elizalde, Eneritz Garcia, Kepa Garcia, Josh Ortiz de Zarate, Nahikari Rodriguez, Jon Casamayor eta Yeray Vazquezek osatzen dute. Sarrerak eskuragarri daude, ostegunetik igandera izango diren funtzio guztietarako, eta gogoratu funtzioak maiatzaren 23ra izango direla, ostegunetik igandera, goizeko emanaldiekin.

Informazio guztia Pabellon 6ren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button