MUSIKA

Gauza txikien garrantzia handiaz

Iker Martinez de Zuazo musikariak (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) abian du Iker Martinez eta zaldi herrenak proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena, eta orain, irailean dator hirugarrena, Hegaldiak, Zaldi herrenak taldearekin burutu duena.

Berak sortutako melodia eta hitzak dira, eta lokalean denen artean ondu dituzte kantak. Disko honetan, “aurreko diskoetako kantu eta kontu goibelak indarra galduz joan dira, kantu alaiagoei tokia emanaz. Soinu akustiko eta organikoetatik asko urrundu gabe, Zaldi herrenek azal elektrikoagoa eman diete Ikerren kantuei, soinu biziago eta trinkoagoa lortuz. Abesti itsaskorrak dira, leun egiten dutenak aurrera, airean hegan joango balira bezala. Hortik dator diskoaren azala bera ere: Iker eta Zaldi herrenak dira, eguzkia zeharkatuz, leunki eta aske, diskoa osatzen duten hamar hegaldietan”.

Kantuetako letretan gauza txikien garrantzia handiaz ari da, orainaren garrantziaz, garena era soil eta lasaian izan eta bizitzearen garrantziaz.

Disko berriarekin batera, bideoklipa ere kaleratu dute, Itxi begiak abestiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button