ARTEA

San Telmo Museoak “Museo bikoitza” programa abiatuko du

Museo bikoitza esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik gauzatuko da. Ibon Aranberri da lehen edizio honetako gonbidatua.

Museoak berak hala azaltzen du proiektuaren nondik norakoak: “2018. urtetik aurrera, Asier Mendizabalek 2014an San Telmo Museoan aurkeztu zuen Soft Focus lanari jarraitutasuna ematen zaio proiektu honekin. Museo Bikoitza museoan egingo diren aldizkako esku-hartzeen programa bat da, urtero gonbidatutako artista batek egingo duena, eta museoarekin lotuta lan egingo du artista horrek proiektu berri baten produkzioan.
Lan horren emaitza urtebetez egongo da erakusketa-programaren barruan, eta azkenik museoaren arte-bildumari gehituko zaio, egungo une bakoitza San Telmoko bildumaren ondarera eta kontakizunera gehitzeko premia adieraziz, premia hori ordeztu gabe, betiere. Ibon Aranberri izango da lehen edizio honetako gonbidatutako artista”.

Honako hauek izango dira gonbidatutako pertsonek hartuko dituzten konpromisoak, besteak beste: museoan sei hilabeteko azterketa-lanaldia egitea, eta ondoren proiektu zehatz bat aurkeztea, bere esku-hartzea deskribatuko duena museoak onar dezan. Onartutako proiektuaren produkzioari emango zaizkio hurrengo sei hilabeteak.
Amaitutako proiektua museoan instalatuko da, egungo ibilbide museografikoaren barruan edo adostutako gune batean.

Errekonozimendu itzela lortu duen Ibon Aranberriren obra San Telmo Museoko bilduman txertatuta dago, eta “testuinguru espezifikoei lotutako proiektuak egiteko duen prestasun eta abilezia bereziarengatik, sarritan museologiaren kasu zehatzak metodo gisa eta etnografia diskurtso gisa bilduta, deialdi honen enuntziazioak espezifikoki aipatzen ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button