LITERATURA

Literaktum, hitzen hiria

Literaktumen helburua pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea da. Bere oinarriak hitza eta pentsamendua dira, letra eta lengoaien arlotan eta formatu berrietan arreta berezia jarrita.

Horretarako, hainbat ekitaldi atondu dituzte maiatzaren 13tik 23ra bitartean Donostian, besteak beste, hizketaldiak, tailerrak, irakurketak eta musikak emanaldiak. “Ikuspegi anitzeko jaialdia osatzen dute, diziplina, begirada eta publiko ezberdinekoa, eta mestizaia ezaugarri komuna duena”.

Hona hemen egitarau oparo horretan bildu dituzten zenbait ekitaldi interesgarri: ostiralean, hilak 13, eta jardunaldiari hasiera emateko, Greenpeace Internazionalaren zuzendaria eta Nazioarteko Klima Aldaketaren aurkako bozeramailea den Kumi Naidook XXI. menderako paradigma sozial eta ekonomiko berriak hitzaldia zuzenduko du San Telmo museoan (19:30ean). Hilaren 15ean, berriz, Rafael Lechowski rap musikariak eta Aixa de la Cruz idazleak musika estilo horretako doinuen hitzak izango dituzte hizpide.

Hilaren 16an, Antiguoko KEn, Maialen Lujanbiok (hitzak, ahotsa), Xabier Erkiziak (soinuak, grabazioak), eta Stéphane Garinek (perkusioa), Txori Mugariak emanaldia egingo dute.

Horrez gain, hilaren 19an Fernando Aranburuk Bidaia literario bat hitzaldia gidatuko du; 23an, Annie Freudek peosia tailerra emango du, Pinturatik poesiara titulupean; eta 21ean, Bill Callahan musikari estatubatuarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

Egitarau oso hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button