LITERATURA

David Foster Wallace idazle estatubatuarra, euskaraz

Pasazaite Inportazioko Liburuak argitaletxeak David Foster Wallace idazle estatubatuarraren Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat liburua argitaratu du, Danele Sarriugartek itzulia.

Enkarguz egin zuen eleberri labur hau estatubatuarrak, Harper’s aldizkariak eskatuta, hain zuzen. Liburua luxuzko itsas bidaia baten kronika da, eta Foster Wallacen lanetan ohi bezala, kritika eta ironia dira nagusi, batez ere AEBetako klase ahaltsuekiko.

Argitaletxearen arabera, “Wallaceren fikzio-lanetako ohiko osagaiak aurki ditzakegu lan honetan ere, bere onenean: AEBko kontsumo- eta entretenimendu-kulturaren kritika zorrotza, aberastasun teknikoa, ñabardura txikienak xehe-xehe azaltzeko grina, hausnarketa filosofikoa eguneroko gertaeretatik abiatuta… eta umorea, ironia beltza barra-barra. Nola bestela bilaka liteke amesgaizto hasiera batean paradisu zirudiena?”.

Foster Wallace bere belaunaldiko idazle handienetarikoa izan zen, eta bere buruaz beste egin baino lehen, makina bat liburu interesgarri eta berritzaile idatzi zituen, tartean, Infinite Jest (1996), Brief Interviews with Hideous Men (1999), Oblivion: Stories (2004) eta The Pale King (2011).

Danele Sarriugarte itzultzailearen aburuz, “berrikuntza literario eta linguistiko aldetik, ekarpen handia egin duenetakoa da Foster Wallace; kontsumo eta entretenimenduaren kulturak bere obsesioak dira”. Ikusi Daneleri egindako elkarrizketa:

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button