LITERATURA

Literatura Eskola 2014/15eko trukeurtea

Literatura Eskolako kideek taxututa dute ikasturte berrirako programazioa, urritik maiatzera bitartean garatuko dutena.

Hala, urriaren 25ean, lehen saioan, M. Ugaldek Deserriaren kartografia izeneko hitzaldia botako du Larraitz Ariznabarretak. Azaroaren 29an, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, Ibon Egaña arituko da Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005) izeneko jardunarekin.
Abenduaren 20an, Iruñeko Euskaldunon Biltokian, Ana Morales eta Itziar Diez de Ultzurrun bikotea Virginia Woolf, olatuak hitz, hitzak apar gaia jorratuko du.

Datorren urteko lehen saioan urtarrilaren 24an izango da. Bilboko Alondegian bilduko dira kide guztiak Xabier Olarrak egingo duen hitzaldia entzuteko: Ulyssesen itzulpenak.
Otsailaren 21ean, Ixabel Etxeberria Piarres Larzabal: Euskaldunen mundua ulertzeko antzerkigintza gaiaz arituko da Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Martxoaren 21ean, Durangora joango da eskola, eta han, Andoni Egaña Xabier Amuriza, bertsolaritzatik literaturara joan etorrian gaiari buruz mintzatuko da.
Apirilaren 25ean, Hendaian, Asisko Urmenetak Hostoak ostuz. Literatura, Komikiaren Ixtoriborda jorratuko du.

Eta azkenik, maiatzaren 23an, Gasteizko El Pilar Kultur Etxean, Kattalin Miner adituak Poesia feminismotik irakurtzen hitzaldiak egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button