LITERATURA

Borda eta Arkotxa, “Harri eta herri” programaren baitan

Gaur, otsailak 13, amaituko da Bilbo Zaharra euskaltegiak Gabriel Aresti poetaren Harri eta Herri liburuaren inguruan ondu duen egitaraua; azken egun horretan Itxaro Borda eta Aurelia Arkotxak parte hartuko dute, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan, 19:30ean.

Urtero, Bilbo Zaharra euskaltegiak, euskaltegiko ikasleek urtean zehar egindako ahalegina aintzat hartu eta omentzeko, eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, Klasikoen Irakurraldia burutu ohi du Arriagan Antzokian.

Aurten Gabriel Arestiren Harri eta Herri izango da omendua. Bilbo Zaharra Euskaltegiak urte bakoitzean dagokion liburuari buruzko Forum zikloa ere antolatzen du, eta lan hori ardatz dela, bigarren hiruhileko honetan hitzaldiak atondu ditu.

Horrela, otsailaren 11tik 13ra bitarte, Harri eta Herrik 50 Urte programaren baitan, hitzaldien bigarren sorta egin da. Bordak eta Arkotxak ez ezik, Anjel Lertxundi,  Kirmen Uribe, Jon Juaristi eta Karmelo Landak ere parte hartu dute hitzaldiotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button