ESZENA

Aurtengo Lautan3 antzerki-jaialdia otsailean izango da

Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, Lautan3 antzerki-jaialdia egingo da Bilbon. Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxearekin batera. Aurten beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.

Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zen hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko xedez.

Egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute antolatzaileek, baina iaz bezala, zortzi ekitaldi izango dira (ostegun bakoitzean bi). Estreinatuko den lan bat badakigu zein den: Iruñeko La Piel konpainiarena. Izan ere talde horrek 2024ko Lautan3 laguntza jaso zuen Beren Izenez lanagatik.
Konpainiak 2.000 euro eskuratu ditu, eta bere proposamen eszenikoa 2024ko otsailean egingo den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da. Epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), “gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button