IKUS-ENTZUN

“RoofTop Cinema” zikloa bueltan da Baluarten

Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin, Rooftop Cinema zikloa Baluarteko terrazan izango da ikusgai berriz uztailean. Aurtengo zikloaren programazioak bost emanaldi bilduko ditu eta haietan protagonistak “zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu ditugu, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak”.

Aste honetan, uztailaren 16an, abiatuko da RoofTop Cinema 2020 ekimena, Alfred Hitchcockek koloretan filmatu zuen lehen filmarekin: Rope (1948). Uztailaren 21ean, The Seven Year Itch (1955) lan arrakastatsuaren emanaldia burutuko da. Uztailaren 23an, Jack Claytonek zuzendutako Room at the Top (1959) melodrama soziala pantailaratuko da. Uztailaren 28an, Robert Zemeckis kontalari handiak Philippe Petit funanbulista frantsesaren istorioa kontatu eta zuzendu zuen The Walk (2015) lanarekin. Eta zikloari amaiera emanez, hilak 30, ostegunarekin, On the Roof (2019) ikusi ahalko da.

Egungo egoerak bultzatuta, Baluartek maskara erabiltzea derrigortuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu