BESTELAKOAK

Askotariko tailerrak Bilboko Alondegian lehenengo hiruhilekoan

AlhondigaBilbaok 15 prestakuntza-tailer desberdin antolatu ditu urtearen lehenengo hiruhilekorako. Ikasiz programako tailerrak dira; tailerrokin, AlhóndigaBilbaok hirian dagoen prestakuntza-eskaintza osatu nahi du, eta, era berean, herritarrak animatu nahi ditu arlo desberdinetara hurbiltzeko.

Tailerrak arlo desberdinei buruzkoak izango dira: literatura, zinema, zientzia, xakea, internet, kazetaritza edo argazkigintza dira AlhóndigaBilbaoren prestakuntza-jardunaldietako gaietako batzuk.

Horrela, bada, tailer horietakoren batean izena eman nahi dutenek AlhóndigaBilbaoren Infopuntuan egin dezakete. Tailerrak adin desberdinetako jendeari daude zuzenduta. Tailerretako batzuk ordaindu egin behar dira, beste batzuetara edonor joan daiteke eta beste batzuk ikastetxeekin hitzartutakoak dira.

Alhondigak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button