IKUS-ENTZUN

Richard Fleischer zinemagilearen gaineko atzera begirakoa, Azkuna Zentroan

Richard Fleischer zuzendari estatubatuarraren omenezko zinemaldia abenduaren 13ra bitartean garatukoa da, Azkuna Zentroko Zinematekan.

Jose Julian Bakedano adituak dioen moduan, Richard Fleischer Ipar Amerikako zuzendari moldakorra da eta berrogei film egin zituen, genero guztiak ukituta: zinema beltza, melodrama, abenturak, biblikoa, zientzia-fikzioa, belikoa, epikoa, historikoa, etab.
Fleischer Child of Divorce filmarekin hasi zen zinema-zuzendari gisa. Horrela, ibilbide luzeari ekin zion, Walt Disneyk kontratatu zuen arte: bere maisu-lanetako bat egin zuen, 20.000 Leagues Under the Sea. Harrezkero, Fox-en barruan egin zuen bere ibilbide luze ia osoa. 1993an, bere autobiografia argitaratu zuen, Just tell me when to cry, eta hainbat aktore, ekoizle eta gidoilarirekin izan zituen arazoak deskribatu zituen.
Kritikarien ustez, zinemagile eklektikoa, artisanala, eta batez ere, zinemagile fisikoaren paradigma izan da beti.

Bihar bere lanetako batzuk ikusteko aukera izango da: These Thousand Hills eta Compulsion.

Beste filmen datak zehatzak ikusi nahi  badituzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button