LITERATURA

Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak eskuragarriago

Azkuek 64 urtetan argitaratutako lanak bildu ditu Euskaltzaindiak, eta orain erabiltzaileen eskura jarri ditu. Guztira, argitaratutako 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu dira.

Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkueren idazlan argitaratu guztiak katalogatu eta digitalizatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Andres Urrutia (euskaltzainburua) pozik agertu da ekimenarekin: “Egitasmo honekin Azkue lehen euskaltzainburuaren izena eta izana (bir)gogorarazi nahi ditugu, haren lanak atondu eta teknologia berrien bitartez gizarte osoaren eskura jarriz”. Euskara eta Kultura foru diputatua Lorea Bilbaok ere ekimenaren garrantzia aipatu du: “Gaur aurkezten dugun digitalizazioari esker, bere ekoizpen intelektual-kulturala, ahozkoa zein idatzizkoa, edozein pertsonaren eta, batez ere, datozen belaunaldien esku geldituko da oso- osorik”.

Guztira 922 idazlan jarriko dira ikusgai, tartean Diccionario vasco-español-francés, Cancionero popular vasco, Morfología vasca eta Euskalerriaren yakintza. Lehen argitalpena 1888koa da, eta azkena 1951koa.  Bestalde, Azkueren 27 liburu zati eta berak idatzitako 742 artikulu katalogatu eta digitalizatu dira. Lekeitiarraren artikulurik gehienak aldizkari hauetan agertu izan dira: Euskalzale (613); Euskera: (48); Ibaizabal (31); Euskal-Erria (8) eta Euskal-Esnalea (8).

Helbide honetan kontsulta daitezke guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu