MUSIKA

“Musiversika”, Unibertsitate Musikaren IV. Lehiaketaren finala

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak Musiversika Unibertsitate Musikaren IV. Lehiaketa antolatu zuten joan den urtearen hondarretan. Hainbat helburu ditu ekimenak: autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea, kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea, besteak beste. Horretaz gain, sormena eta musika sustatu nahi da EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa, eta ikasleek egindako sorkuntza lanei eta artelanei balioa eman nahi zaie.

Unibertsitateko Musikako IV. Lehiaketaren antolakuntzak, honako finalistak hauek aukeratu zituen: Memphis, Colapso  eta IslaBat taldeak.

Talde horiek (Colapso (Gasteiz / Punk-Rock), Memphis (Gasteiz / Country) eta Islabat (Rock Kontzeptual)) kontzertua eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan. Bihar, hilak 4, 19:00etatik aurrera.
Hiruren artean erabakiko da finalista nagusia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button