BESTELAKOAK

Garoak paperezko egitarau berria iragarri du

Donostiako eta Zarauzko Garoa liburu-dendek aurtengo lehenengo hiruhileko ekitaldien egitaraua zabaldu dute. Atzo hasi zen egitarau hori Donostian, antzerki emanaldia batekin: Amodiozko Ipuina.

Egitarauaren hurrengo hitzordua bihar izango da, larunbata. Zita hori, gainera, bikoitza izango da, bi liburu-dendetan zer ikusi egongo baita: Donostian, Giorgio Bassmatti musikariak Expop up argazki erakusketa inauguratuko du Dock Of The Bay zine-jaialdiaren baita.
Zarautzen, berriz, Aritz Mutiozabal kazetari eta idazleak Bizikleta lapurtu didate! liburua aurkeztuko.
Igandean, halaber, Jabier Muguruzak kontzertu-hizketaldia egingo du; berbaldia, Joseba Martin kazetariak gidatuko du.

Honatx martxora bitarte Garoa guneetatik igaroko diren beste protagonista batzuk: Ixiar Rozas idazlea Beltzuria lanarekin; Victor Lenore idazle espainiarrak Indies, Hipsters y Gafapastas liburua aurkeztuko du; Mursego, Ainara Legardon eta Amorante musikariak; Ze onda konpainiak Mikrouhina obra antzeztuko du…

Egitarau oparoa honen xehetasun guztiak (tokia, ordutegia, datak…): egaroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button