LITERATURA

Literatura egonaldi baterako deialdia

2011n bezala, Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk, Literatura Egonaldi bat antolatuko dute udazken honetan, urriaren 1etik azaroaren 4a arte, Hendaiako Abbadia Eremuan.
Joan den urtean, Fernando Morillo idazle azpeitiarra izan zen egonaldiaren protagonista, eta berak esan zuenez oso esperientzia aberasgarria izan zen; hori dela eta, ekimen hori berritu nahi izan dute antolatzaileek.

Edozein euskal idazlek hartu ahalko du parte eta horretarako irekia dago deialdia martxoaren 15a arte.

Tailer-apartamendu bat idazlearen esku jarriko da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, Nekatoenea deitzen den etxean, aipaturiko datetan eta horretaz gain, 1000 euroko beka bat eskuratuko du.
Egin beharreko lanak bi zati izango ditu: Literatura sorkuntza hilabete batez, Nekatoenea etxean eta beste aldetik , Kolegio edo lizeotako ikasleekin topaketak egitea, obraren inguruan.
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz dela.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button