LITERATURA

Xabier Etxeberriak “Udazkeneko lorea” kaleratu du

Joan den ostiralean aurkeztu zen liburua, horretarako propio egin zen prentsaurrekoan.  Xabierren bigarren eleberria da hau, izan ere, Egun denak ez dira berdin izenekoa, bere lehen lana izan zen. Bere anaiarekin batera, ostera, Itxoidazu Café de Passy-n edo Ez dadila eguzkia sartu idatzi ditu.

Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Idazleak berak dioen bezala, “guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu”. Izan ere, egiak aurpegi asko ditu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.

Hala, Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button