ARTEA

Printzesa guztiek dute bere ipuina

Titulu horrekin, otsailaren 6tik aurrera ikusgai izango dira Bilboko Gran Hotel Dominen Maite Gurrutxaga ilustratzailearen lan ederrak. Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 6an egingo da, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan, eta martxoaren 17ra arte ikusi ahalko da.

Erakusketa horretan Gurrutxagak 2014an Antxiñe Mendizabalen testuekin batera argitaraturiko Printzesa guztiek dute bere ipuina libururako egindako irudiak paratu ditu.

Joan den urtean, egile honek ere Dejabu panpin laborategiaren Covek nije ptica/Gizona ez da txoria antzezlanean oinarriturik Habiak izeneko komiki interesgarria atera zuen Txalaparta argitaletxearekin:  “desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa biltzen duena”.

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen Leioako Unibertsitatean eta geroago ilustrazioa Bartzelonako Escola de la Donna zentroan. Gazte eta umeentzako ipuinak egin ditu, eta 2009an Etxepare saria irabazi zuen Alex nire laguna izeneko albumarekin. Joan den urtean saririk preziatuena jaso zuen, Euskadi Saria Ilustrazioan.

Lanak Garabat galeriaren webgunearen bidez ere eskuratu ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button