IKUS-ENTZUN

“The Shock Doctrine” euskaraz, Montehermoson

Egungo krisi ekonomiko globalaren arrazoiak ardatz dituen The Shock Doctrine filma proiektatuko da, euskarazko azpitituluekin, bihar, irailak 11, Gasteizko Montehermoso zentroan, 19:00tan.

Naomi Klein kazetari kanadarrak 2007. urtean idatziriko izenburu bereko liburuan oinarritzen da filma, eta Michael Winterbottom eta Mat Whitecross zinegileek zuzendu zuten bi urte geroago.

Dokumentalak politika ekonomiko eta psikologia sozialean eragin handia izaten duten gertakizun eta hondamenen arteko harremana jorratzen du. Hala, Malvinetako Guda, irailaren 11ko eraso terroristak, edo Indonesiako tsunamia eta Katrina urakanak eragindako krisia, aitzakiatzat hartu izan dira erreforma ekonomiko neoliberalak onartzeko Ongizate Estatua ezabatzeko xedearekin.

Finean, The Shock Doctrine: The Rise of Disaster Capitalism neoliberalismoaren kontrahistoria dela esan daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button