ESZENA

Formatu txikiko antzerki zikloa egingo dute Gernikan

Atxiki Formatu Txikiko Antzerki Zikloa ondu du estreinakoz Gernikako Trinkete Antitxoko Kolektiboak. Egitarauak apirilaren 12tik ekainaren 8ra arte bitarte iraungo du. Emanaldi gehienak euskaraz izango dira.

“Udaberriko programazioari begira antolaturiko jaialdi txiki bat da, arte eszenikoetan mugitzen diren kolektibo, konpainia eta proposamen txiki baina garrantzitsuei merezitako protagonismoa eman nahi diena”.

Orotara, lau antzezlan izango dira. Lehenengoa ostiralean, apirilak 12, ikusi ahalko da. Egun horretan Las Entes konpainiak Las indogmables obra taularatuko du.

Hil honen 30ean zikloaren bigarren hitzordua izango da, eta hiru antzezlan izango dira: Ainhoa Alberdik eta Jurdana Otxoak antzeztuko duten Zapatak; Raketa Brokobitxek aurkeztuko duen Heinkel 51; eta, azkenik, La Habanatik bikotearen Las dos D.

Maiatzaren 10ean, halaber, Khea Ziater konpainiak Satisfaction! obra eramango du Trinkete Antitxokora, eta, amaitzeko, ekainaren 8an, Ttak Teatroa taldeak Ta oain ze? antzezlana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button