ESZENA

Elirale dantza taldeak entsegua egingo du ikus-entzuleen aurrean

Elirale dantza taldeak H ikuskizunaren entsegu publikoa egingo du bihar, urtarrilak 13, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Pieza Azkainen bizi den Pantxika Telleria lapurtarrak zuzendu du.

Ikuskizunak “betetzen gaituzten gauza txikiak” ditu ardatz, bai eta norberaren hausnarketarako gaitasuna ere.

Ikukizunaren koreografoa den Telleria bere izango da oholtzan Lorentxa Iturralde, Eneko Gil, Jose Cazaubon eta Joxelu Berasategirekin batera.

Obra Amaia Hennebutte Millarden eta Ur apalategiren testuetan oinarrituta dago, Himalayajavakaputazidiburrina eta Beste bizitza idazkietan, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button