ARTEA

Denborak dakarren abandonua

Pilar Ripodas artistak Abandonos y Tiempos erakusketa zabaldu du Iruñeko Michel Menendez galerian. Datorren urteko urtarrilaren 9ra bitartean denborak zaharturiko irudien margolanak ikusi ahalko dira.

Arte Ederreko lizentziatua den artistak sorkuntzan sinesten du, “gizakiak sortzeko gaitasuna du”. Baina abandonuak eta denborak sortzen duten giroa atsegin zaio, izan ere, “denborak beste itxura bat ematen dei objektuei, lehen ez zeukatena, eta transformazioa bat gertatzen da”.
Artistaren aburuz hiru denbora diferente daude: “denbora naturala, mekanikoa (erlojuarena), eta emozionala, sentsazio munduari dagokiona”.
Azken bolada honetan, argazkiaren oinarriari garrantzia handiagoa eman dio, argazkitik margolanera egiten baitu salto artista honek. Denborak olioarekin pintatzen du eta argazkiaren fotokopia oinarria. “Etorkizuneko denbora islatzen dut, non higadura presenteago dagoen”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button