LITERATURA

"Idazleak Irakurle" mintegiak zazpi autore eta idazlan hartuko ditu amodioaren inguruan

Idazleak Irakurle mintegiko saioak honela antolatzen dira: Hasteko, Idazle Eskolako ikasleek egiten dute idazlearen aurkezpen saioa. Gero, idazle gonbidatuaren txanda izaten da. Eta, azkenik, elkarrizketa gertatzen da, iritzi trukaketa eman dadin.

Honatx gainontzeko hitzorduak: 2011ko urtarrilaren 22an, Eider Rodriguezen Katu Jendea landuko dute; otsailaren 12an, Txomin Agirreren Garoa eta Kresala; martxoaren 12an, Yurre Ugarteren Gasolindegia; apirilaren 9an, Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan; eta maiatzaren 14an, Ramon Saizarbitoriaren lan bat aztertuko dute.

Ekimenaren helburu nagusia, gonbidatutako idazleak bere obra nola idatzi duen jakinaraztea eta ezagutaraztea da, baita obra jakin bati buruzko hausnarketa kolektiboa piztea Idazle Eskolako ikasleen artean, eta horrekin batera, irakurlearen pertzepzioaz hausnartzera bideratzea.

Idazle Eskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button