LITERATURA

Pablo Sastrek “Errekuperatzaileak” lana plazaratu du

Lanaz eta laneko jendeaz idatzi du Pablo Sastrek Errekuperatzaileak (Elkar) bere azken lanean: haurtzainez eta inguramen-ingeniariez, igeltseroez, jostakinez, langile polibalenteez, buru-ehiztariez…
“Obreroa, baserritara… beste denbora batekoak ziren. Baserritara, agriculteur-exploitant da, edo naturaren zaindaria. Kateko langilea, sistema zaintzailea. Barrenderoa, azaleko teknikaria,….(…) Desagertu da materia. Abolitu da esku-lana…..”

“Batzuetan lehenengo lanak berak dira, izena aldatuta: produktu-orientatzailea, salmenta animatzailea….Beste batzuetan burua urratu behar duzu. Zer da lan-gertakarien antolatzailea?”

Pablo Sastrek literatur lan dezenteren jabe da. Azkenetarikoak, honakoak:  Elurretan hotsak (2004, Susa), Gauzen presentzia (2007, Elkar)  Nasreddin (2010, Pamiela), eta Gizajendearen ahitzea (2010, Elkar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button