LITERATURA

Armiarmaren kritiken hemerotekak 5.000 kritika bildu ditu

Armiarma atariko Kritiken hemeroteka guneak 5.000 kritika jaso ditu dagoeneko. Euskal literatur liburuei buruzkoak dira 4.100 inguru eta 900 euskarara itzulitako liburuei buruzkoak.

2001ean abiatutako gunea da hemeroteka hori, astero hedabideetan argitaratzen diren literatur kritikak jasotzea helburu duena.

Kirikiten hemeroteka horretan sartuz gero, literatur zalea jabetuko da, dagoeneko 5.009 direla bertan jasotako kritikak. Azkenak, Berria egunkaritik hartutakoak dira, eta Bixente Serrano Izko eta Beñat Sarasolak sinaturikoak dira, Igelak benetan hiltzen dira (Iñaki Irasizabal) eta Itsasoko izaki (Amaia Lasa) liburuen gainekoak, hurrenez hurren.

Aipaturiko kritika kopuru hori honela banatzen da: Argia (633); El Diario Vasco (619); El Correo (593); Egunkaria (503); Berria (484); Gara (389); Deia (227); El País (151); Irunero (115); Zeruko Argia (97); Aizu! (88); Hegats (62); eta Besterik (1048).

Halaber, gogoratu Armiarma Susa argitaletxeak abiaturiko euskal literaturari buruzko atari handia dela, eta askotariko espazioek osatzen dutela: Literaturaren zubitegia; Literatur emailuak; Klasikoak; Aldizkarien gordailua; Basquepoetry, eta Euskarari ekarriak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button