BESTELAKOAK

“Roll it girl Fest Sopela” ekimenean kirola eta musika

Irailaren 30ean ospatuko da Sopelako Landaluze kalean Roll it Girl Fest Sopelaren edizio berri bat. Bertan surfa eta skatea kirolak, emakumeak eta musika batzen dira. Ekitaldia datorren irailaren 30ean izango da, hilabete bateko hasiera gisa, non eta irristatze kirolak izango diren protagonista, bai Sportjameko materialen testeoan (urriak 6, 7 eta 8), bai Surf Bussines Meeting-ean (urriak 25, 26 eta 27).

Hasierako egun horretan, Roll it Girl Fest Sopela ospatuko den Landaluze kalera bertaratzen direnek skate erakustaldiak, skate klaseak haurrentzat, surf skate klaseak, hasiberrientzat eta aurreratuentzat beste bat (YOWeko taldearen eskutik), lehiaketa profesionalak Slalomean… aurkituko dituzte. Hori guztia emakumeek kirol mota horietan egiten duten lana azpimarratuz eta kirol horietan nesken parte-hartze handiagoa sustatuz. Gainera, moda egongo da marka lokalekin, foodtruck-ekin, azazkal, ile eta tatuajeekin…

Musikari dagokionean, Irene Garryk kontzertua eskainiko du. Berrikuntza gisa, aurten Synthetikaren DJ Session bat egongo da, aniztasuna eta inklusioa sustatzen duen queer kolektiboa, eta LGTBIQ+ kolektiboari jazarpenik gabeko dantza-pistak sortzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button