ESZENA

Memoria, artxibo, dokumentu eta dantza garaikidea

Uruguaytik datorren Perro Rabioso taldeak, Actos de amor perdidos izeneko obra aurkeztuko du martxoaren 16an eta 17an, Bilboko La Fundicion aretoan.

Tamara Cubas zuzendariak hauxe dio lan honi buruz: “Actos de Amor Perdidos obra eszeniko bat da. Pieza honetan aberri sinbolo batzuk sartu ditut, denok ezagutzeko moduko data eta datuak, nire familiarekin egindako elkartrukean lortutako beste datu batzuekin batera. Banakakoa eta taldekoa; publikoa eta pribatua; aberria eta heriotza; horiek dira tentsioan jarri nahi diren aurkako kontzeptuetako batzuk. Obra honen helburua ez da kontatzea, ez zerbaitez hitz egitea, baizik eta solas egitea, aspektu batzuk elkarrekiko harremanetan jartzea”.

Actos de Amor Perdidos izeneko lana La Patria Personal proiektuaren barruan dago. Tamara Cubas garatzen ari den proiektu bat da, memoria, artxibo, dokumentu eta monumentuen arloan. Hainbat obra barne hartzen ditu proiektu honek, formatu desberdinetan egindakoak.

Uruguayko diktaduran, bere aitaren familiak erbestea, kartzela eta desagertzeak jasan zituen, “baina historia dramatikoa izan arren, proiektuak galera kutsua alde batera utzi nahi izan du, eta iraganetik orainaldiko argitasunerako narrazioak eraiki nahi izan ditu”.

Honi loturik, martxoaren 14, 15 eta 16an, memoriari buruzko tailer bat emango du aditu honek, Necesito tu cuerpo: El derecho a ejercitar la memoria izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button