LITERATURA

Amaia Egidazu artistak “Dorotea” albuma plazaratu du

2021eko Etxepare sariaren irabazlea Amaia Egidazu Arrube izan zen Dorotea obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 30 lanen artetik. Orain, Pamiela argitaletxeak album hori argitaratu du.

Aurtengo edizioan, epaimahaikide aritu dira Patxi Zubizarreta (idazlea), Leire Salaberria (ilustratzailea) eta Idoia Sobrino (liburuzaina). Besteak beste, honakoak azpimarratu zituzten obra honi buruz: “Dorotea albumak natura eta kultura, tradizioa eta traizioa biltzen ditu dotore.(…) paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen.”

Amaia Egidazu Arrubek (Durango, 1981) umetatik izan du naturarekiko begirunea, horrexegatik Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasketak egin zituen. Ingurumena eta energia berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren pedagogiarekiko interesak arlo horretako formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen.
Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu.
Dorotea da idazten eta ilustratzen duen lehen liburua (2021).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button