ARTEA

Performanceari buruzko ikastaroa egingo dute Artiumen

Performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroaren lehen edizioa egingo dute Artiumen uztailaren 7an Lanbroa izenburupean. Ekimenaren komisarioak Idoia Zabaleta eta Isabel de Naveran dira.

Bi filmek, bi performancek, prozesuan dagoen lan batek, eta zenbait solasaldik osatuko dute ikastaroaren programa.

Honatx programa osoa (uztailaren 7an, osteguna): Mintegia, Jokoa eta gizonak, Fernando Quesada madrildararren eskutik; proiekzioa, Los Muertos (2004, Lisandro Alonso,Buenos Aires.); bigarren proiekzioa, Fantasma (2006, Lisandro Alonso); eta solasaldia, Vistor Iriarte (Durango) eta Chus Domínguez (Leon) adituen eta Isabel de Naverán (Bilbo) modetzailearen partaidetzarekin.

Izena emateko eta bestelako xehetasunen berri izateko: hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button