ARTEA

“Lurburu”, naturarekiko proiektu artistikoa

Lau jardunaldiek osatzen dute Lurburu proposamen artistikoa, eta bertan hainbat artistek hartuko dute parte. Helburua naturan interbentzio artistikoak egitea da, eta naturarekiko kontaktua lortzea. Ekimenetik sortutako arte lanekin erakusketa bat egingo da Gasteizen.

Eurek hala adierazi dute: “Proiektu artistiko bat aurkezten da. Komunitate eta talde sentimendua, naturarekiko errespetu eta kontaktua eta artearen bidezko adierazpideak izango ditu helburu”.
Lau tailer antolatuko dira, urtaro bakoitzean asteburu bat, “naturan egindako interbentzioen eta denboran izandako eraldaketen jarraipena egiteko”. Saio hauetan hainbat eskultorek, pintorek, argazkilarik, dantzarik eta musikarik (Jon Infante, Iñigo Pereze, Ruben Beca, Shukare Otero, Laura Gonzalez de Durana, Marina Suarez, Zuriñe Cancho eta Amaia Gutierrez) parte hartuko dute, eta honekin batera hitzaldiak eta mahai inguruak eta dokumental proiekzioak antolatuko dira.

Joan den asteburuan izan zen lehen interbentzioa Urkiolako inguruetan. Hurrengo saioak honako datatan egingo dira: azaroaren 18, 19 eta 20an; eta datorren urteko otsailaren 17, 18 eta 19an, eta apirilaren 14, 15 eta 16an.

Informazio hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button