ESZENA

Gasteizen 22 antzezlan ikusi ahalko dira

Urriaren hasieratik azaroaren amaiera bitarte, Gasteizko Nazioarteko XXVII Antzerki Jaialdia egingo da eta 22 ikuskizun jasoko ditu, horietatik bederatzi nazioartekoak eta hiru bertakoak. Horiez gain, familiei zuzenduriko programazioa eta dantza ikuskizunak ere izango dira.

Jaialdia urriaren 4an eta 5ean hasiko da Ingalaterrako Propeller konpainiak Principal Antzokian taularatuko duen Pocket Henry V lanarekin. William Shakespeare idazlearen testuan oinarritua, ingelesez antzeztuko da gaztelaniazko goi-tituluez lagundua.

Asteon, beste bi antzezlan ere ikusi ahalko dira Principal Antzokian: 6an, larunbata, Argentinako Agustín Mendilaharzu eta Walter Jakob-ek Los Talentos obra taularatuko dute. Intelektualek errealitatearekin duten harremana jorratzen du antzezlanak eta hainbat sari jaso ditu. Halaber, urriaren 7an, igandean, Kataluniako Marcel Grosek La Gran A…Ventura antzeztuko du familia osoarentzat.

Hurrengo ostiralean, urriak 12, Madrileko Teatro Abadia konpainiak En La Luna obra taularatuko du. Hamabost piezak osatutako mosaikoa da, egilearen oroitzapen eta sentipen barnekoenetan errotzen den puzzlea. Urriaren 14an, berriz, Kataluniako Roseland Musical taldeak Pinocchio antzeztuko du. Azken hori familiari zuzenduriko obra da. Biak al biak Principal Antzokian taularatuko dira.

Ikuskizunez gain, solasaldiak, tailerrak eta antzerkia eta gizarteratzea lotzen dituen jardunaldiak ere izango dira.

Gogoratu azaroaren amaierara arte, 22 ikuskizun izango direla Gasteizko Nazioarteko XXVII Antzerki Jaialdian; hortaz, xehetasun guztien berri izateko onena jaialdiaren egitarauan sartzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button