ARTEA

Arte plastikoaren eta literaturaren arteko mugen apurketa

Josemi Ibarretxe artistak Catálogo De Los Hechos erakusketa paratu du Bilboko Windsor Kulturgintza Galerian. Ibarretxeren arabera, erakusketa arte plastikoaren eta literaturaren arteko mugak hausteko ahalegin bat izan daiteke. Apirilaren 25era arte dago zabalik.

Ibarretxek testuak erabiltzen ditu bere erakusketan: testuok euren ohiko tokietatik atera (apalategiak, prentsa, internet…), eta etxeko hormetan eskegi nahi ditu, arte-objektu gisa; horretarako, hainbat tipografia eta egungo teknologia grafikoa erabiltzen ditu.

Bada, testuen esanahia babesteko, artistak testuei atxikitako ikono eta irudi guztiak kendu ditu, eta euskarri “alai eta merkeetan” jarri ditu, kartoia eta PVC, besteak beste. “Material horien arintasuna eta garbitasuna atsegin ditut”.

Horrekin batera, ikus-entzunezko euskarriak ere erabili ditu: “bi minutu eta erdiko hiru istorio txiki daude, horman proiektatzen dira, eta erabat integratuta daude hormen inguruan”. Testuekin egindako konposizioak dira, antzinako pelikula mutuetako kartoien bidez agertzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button