LITERATURA

“Udaberri Beltza” hitzaldi zikloa, Bilbon

Hil honetan, asteartero, nobela beltzaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu da Bilbon. Bizkaiko Foru Liburutegian antolaturiko jardunaldietan hainbat adituk parte hartuko dute gai horren inguruko datu argigarriak emateko.

Bihar, hilak 2, 19:00etan hasita, lehen saioa izango da Laura Balagué adituaren eskutik. Berak La mujer en la novela negra vasca izeneko hitzaldia egingo du.

Datorren astean, asteartean ere, Noemí Pastor literaturzale amorratuak Emakumeak genero beltzean: gaizkigileak, ikertzaileak eta biktimak gai jorratuko du euskaraz.

Hilaren 24an arituko den aditua Mikel Santiago izango da, eta berak Cómo construir un best-seller gaiaren inguruan jardungo du.

Azken egunean, hilaren 31n, Kike Infamek El cómic y el género negro saioa egingo du.

Informazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button