IKUS-ENTZUN

“Particle Fever” dokumentala proiektatuko da Bilbon

Zinebik Mark Levinson zinegileak filmatutako Particle Fever dokumentala proiektatuko du, gaur, ekainak 26, Bilboko Multi zne-aretoetan, 20:00etan; emanaldia Hileko Dokumenatala zikloaren baitan egingo da.

Higgs-en bosonari buruzko film zientifikoa da Particle Fever: “Jainkoaren partikula” delakoa bilatzen ari diren 10.000 zientifikoren lana du ardatz: alegia, materia ororen jatorri den partikula.

Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundeak Genevan duen  partikula-azeleragailua agertzen da pelikulan; azeleragailu horretan, hain zuzen ere, Big Bang-a gertatu zen egoera lortzeko ahaleginak egiten ari dira.

Filmaren zuzendari Levinson partikulen fisikan dotorea da, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, eta makina bat zinegilerekin aritu da, Anthony Minghella, Francis Coppola, Tom Tykwer, Milos Forman eta David Fincher, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button