IKUS-ENTZUN

Bihar, poiekzio berezia Photomuseum aretoan

Bihar, maiatzaren 27an, ostiralean, 18:00tan, Crónica de la guerra carlista (1839-1876) izeneko filma pantailaratuko da Photomuseum aretoan, Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan.

Jose Maria Tuduri tolosarrak zuzendutako Crónica de la guerra carlista (1839-1876) filma Zauli Films-ek produzitu zuen 1988an, eta karlistadei buruzko -eta fikzio moduan egindako- dokumental bat da, eta bertan alde dokumentala eta garai hartako fikziozko irudiak nahasten dira. Klara Badiola, Mikel Garmendia, Isidoro Fernández, Kontxu Odriozola eta Anabel Alonso aktoreek hartu dute parte bertan.
“Gerran ziren bi aldeen ahotsa entzunarazteko, Tudurik bi pertsonaia darabiltza: Iñaxio Zatarain, boluntario karlista, eta Policarpo Amilibia, kazetari liberala. Eraketa horri esker, Tudurik bi aldeen ikuspegia, karlistaena eta liberalena, jaso dezake, maila berean. Historialariek eta kritikariek harrera beroa egin zioten hurbilketa-lan interesgarri honi; beharbada, euskal historiako garai hark sekulako eragina izan zuelako, eta daukalako, egungo Euskal Herrian”.

J.Mª. Tuduri irudian aditua bat da,  argazkigintzan  nahiz zineman. 1988an bere lehen film luzea egin zuen Crónica de la guerra carlista (1839-1876). Argazkiak eta fotomuntaketak erakutsi ditu Donostian eginiko erakusketetan eta gerra karlistei buruzko argazki erakusketa ugarietan, ikus-entzunezkotan eta grabatuetan parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button