ARTEA

“Paisaia, lurraldea eta identitatea” tailerra, San Telmo museoan

Awoiska van der Molen, Federico Clavarino eta Jon Cazenave artistek Paisaia, lurraldea eta identitatea izeneko tailerra egingo dute Donostiako San Telmo Museoan, apirilaren 27tik 29ra.

“Hiru egunez, nazioarteko proiekzioa duten hiru artistek hausnarketa bat proposatuko diete parte-hartzaileei paisaiaren eta argazkilaritzaren bidez paisaia irudikatzeko moduei buruz. Bide teoriko eta praktikotik ez ezik, zentzumenen eta emozioen bideetatik ere eramango dituzte parte-hartzaileak”.

Hortaz, argazkilaritzaren begiarekin ikusten dugun paisaia “aztertzea, hausnartzea eta ikertzea, sentitzea, besarkatzea eta atzematea, kartografiatzea, eragitea eta sortzea” izango dira tailer horrek bilatuko dituen helburuak.  Artista bakoitzak dituen ezaugarriekin eta metodologiarekin bestelako ikerketa-esperientzia bat bilatu nahi da.

Tailer bakoitzeko plazak mugatuak dira, eta izena eman daiteke jada. Eskaerak bidaltzeko epea apirilaren 4an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button