ESZENA

Pailazo ikastaroa euskaraz

Kabia Gaitzerdi Teatroren ikerketa guneko kide den Iosu Florentino arduratuko da ikastaroaz. Otsailaren 7tik apirilaren 11ra bitartean, astelehenetan, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Prestakuntza horren bitartez, ikasleek euren pertsonaia aurkituko dute jolasak direla medio,. Horrela, hainbat gauza deskubrituko dute, tartean, zein nortasun duten, zein den bere izena eta zein den bere janzteko era. Inprobisazioa ere landuko da.

Ikastaroa 18 urtetik gora eta antzerkiaren munduan interesa eta oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendutako BilbaoEszenaren hezkuntza ildoaren barruan sartzen da. Ikastarorako izen ematea Bilboko Udalaren webgunearen bitartez egin beharko da, urtarrilaren 31a baino lehen. Matrikulak 70 euro balio ditu (60 euro langabetuentzat eta oinarrizko errentak jasotzen dituztenentzat).

Bilboko Udaleko Kultur eta Hezkuntza Sailak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button