MUSIKA

Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua

Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua. Harresian zehar abesten ikusgarria, Bilborock aretoan izango da datorren apirilaren 11n, 20:00etan. My Darling Clementine (Erresuma Batua), Matt Harding (AEB) eta Martha Fields Band (AEB) izango dira kontzertuan parte hartzen. Sarrera librea eta doakoa izango da. Bilboko Udalak eta 44 Club-ak antolatu dute jarduera, Mendebaldeko Sahararen inguruko sentsibilizazio- eta lankidetza-ekintzen artean.

Taldeen kontzertuen aurretik, Mendebaldeko Sahararen gatazkaren azalpena izeneko dokumentala emango da, eta Juan Soroeta EHUko nazioarteko zuzenbide publikoko irakasle eta Club 44 irabazteko xederik gabeko elkartearen sortzaile eta kideak aurkeztuko du.

Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua. Harresian zehar abesten ekimenaren oinarria Singing through the Wall. Songs for Western Sahara disko kolektiboa da. Sahara Mendebaldean okupatuta daukan lurraldea hesitzeko eta saharar iheslariak beren herrialdera itzultzea eragozteko Marokok  eraiki zuen harresia, 2.700 km baino luzeagoa dena da lan horren gakoa.

“Basamortuan bizitzen lau hamarkada eman ostean, saharar herria zain dago oraindik, nazioarteko legerian onartutako autodeterminazio-eskubidea noiz baliatuko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button