IKUS-ENTZUN

Tabakalerak VI. Nazioarteko Zine Mintegia antolatu du

Azaroaren 12tik 14ra egingo da Tabakaleran Zinetik atera Zinearen Nazioarteko VI. Mintegia. Egunotan, proiekzioak, hitzaldiak eta solasaldiak antolatu dira. Aurtengo mintegiko partehartzaileak, Erika Balsom zine teorikoa, Érik Bullot zine teoriko eta zinegilea, Anouk De Clercq eta Discoteca Flaming Star artistak, Jorge Moneo zinegilea eta Florian Wüst komisarioa izango dira.

Zinetik atera esaldiak gauza asko esan ditzake, baina “zer da zinea definitzen duena eta zer esan nahi du hortik ateratzeak? Izan daiteke zine areto batetik ateratzen ari den bikote baten irudia,  erakusketa-areto batean proiektatzen den pelikula bat, edo zinearen konbentzioak alde batera uzten dituen bestelako proposamen bat”.

Horrelako egoerak planteaturik mintegiko parte hartzaileak gonbidatuekin batera performance, hitzaldi, elkarrizketa eta pelikulen bitartez, esaldi horren inguruan hausnartzen ibiliko dira.

Bihar, azaroak 12, hasiko da aurtengo zine mintegia. Lur Olaizolak egingo du sarrera eta Octavio Cortázar, Herz Frank eta Chloé Galibert-Laînén pelikulak proiektatuko dituzte. Jarraian, Anouk de Clercq zinegileak hitzaldia eskainiko du Black bere film laburraren emanaldiaren ostean. Arratsaldean Peggy Ahwesh zinegilea izango da protagonista nagusietako bat, eta zenbait film labur ikusteko aukera izango da. Geroago Érik Bullotek El sueño de una película hitzaldia eskainiko du.

Azaroaren 13an, goizean, Érik Bulloten Octubre en Barcelona filma proiektatuko da. Eguerdian, Marta Rodriguez eta Jorge Silvaren Chircales filma pantailaratuko da eta Florian Wüst komisarioa, Oier Etxeberria Tabakalerako arte garaikideko arduraduna  eta Paula González zinemagilaren arteko elkarrizketa izango da. Arratsaldea Discoteca Flaming Star artista kolektiboaren performancearekin hasiko da eta ondoren Jorge Moneoren txanda izango da. Azaroaren 14an amaituko da mintegiaren programa aurtengo gonbidatuen arteko mahai-ingurua eta Barbara Hammerren Audience pelikularen proiekzioarekin.

Tabakalerak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button