ESZENA

Inprobisazioa eta umorea, Bilboko Areatzan

Bilboko Areatza inprobisazioz eta umorez beteko da irailaren 5ean, Mitxel Santamarinak, Iñaki Marurik, Leire Orbek, Ismael Pereirak eta Diego Perezek osatzen duten Improtxou Bilbao kolektiboari esker

Lana oso berezia da. Aktore guztiak arduratuko dira jendeak txarteletan idatzitako hitz, esaldi eta ideietatik abiatuta, istorioak sortzeaz. Gainera, jokoak burutuko dituzte, publikoarekin elkarlanean, eta ikusleek erabakiko dute zer ikuskizun mota eskainiko duten:
Horrexegatik, ikuskizun bakoitza errepikaezina izango da, antzerki jolasez eta barre algaraz betea.
Lau emanaldi izango dira, bi goizez eta bi arratsaldez, honako ordutegietan: 11:00etan, 13:00etan, 17:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (elebiduna).

Proiektu horrek Bilboko Udalaren diru-laguntza jaso du, Bilbao Aurrera 2021 Planean aurreikusitako jardueren barruan.

Ikusgarrira joateko sarrera doakoa da lekua bete arte, baina aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da. Emanaldi egunean sarrerak eskuragarri izatekotan, ikuskizun bakoitzaren aurretik lekuan bertan lortu ahal izango dira. 60 minutuko iraupena du gutxi gorabehera.
Txartelak esteka honetan eskuratu ahalko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button