LITERATURA

Gaur “Literatura Plazara” egitasmoa abiatuko da Oiartzunen

Literatura Plazara izeneko egitasmoa abiatuko dute gaur Oiartzunen, eta datozen bi astetan luzatuko da programaturiko hainbat hitzorduri esker.

Martxoaren 3ra bitartean, denetarik izango da, eta diogun moduan gaur izango da lehen saioa. Hala, Manuel Lekuona bibliotekako ganbaran, LH 3-4ko irakurle talde berezia arituko da Karmele Mitxelenarekin. Asteazkenean Goiatz Labandibar izango da protagonista. Duela gutxi Bekatua izeneko lana plazaratu du eta horixe izango da hizpide bertako topaketan. Usoa Arbelaitz eta Iraitz Mateok gidatuko dute saioa, 19:00etan, Galdosenean.
Hilaren 24an, 4 eta 7 urte arteko haurrentzako ipuin-kontaketa egingo du Amaia Egidazu ipuin-kontalariak. Hitzordua 11:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan.
Lehen astea amaitzeko, igandean, hilak 25, haurrentzako filosofia saio bat osatuko du Pello Añorgak.

Hurrengo astean ere makina bat kontu antolatu dituzte. Astelehenean, hilak 26, LH 2-3ko irakurle talde berezia arituko da Uxue Alberdirekin. Asteazkenean Xabier Lete, bertsoen neurrian izeneko lanaren aurkezpena egingo du  Jon Martin egileak, 19:00etan, Arizmendienean. Larunbatean Literaturan jolasa gauza serioa da izeneko idazketa tailerra antolatu da 12-18 urte arteko gazteentzako. Bertan, Oier Guillan arituko da.
Eta azkenik, martxoaren 3an, saio bikoitza izango da. 12:00etan, Meza nagusia saioa Uxue Alberdi eta Amoranteren eskutik, eta arratsaldean, 18:00etan, Harkaitz Canok, Beñat Barandiaranek eta Maite Larburuk Sonetoak 20 modutara izeneko saioa burutuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button